Donostiako Atano III. pilotalekuan jokatuko dira txapelketetako final guztiak. “Festa handia” izango da, Iñaki Lizaso Perez Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidentearen hitzetan, eta Hamaika Telebistak zuzenean eskainiko du jaialdia.

Goiener Saria izena edukiko dute txapelketek, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Goiener energia berriztagarrien1 sorkuntza- eta kontsumo-kooperatibak berritu egin baitute iaz abiatutako lankidetza-hitzarmena. Akordio horri esker, aurten ere Goienerrek babestuko2 ditu emakumezkoen Gipuzkoako esku-pilotako txapelketak, lau t’erdiko modalitatean.

Iñaki Lizaso Perez pozik agertu da Goienerrekin sinatutako itunarekin: “Gipuzkoako Pilota Federazioarentzat garrantzi handia du Goienerrek emandako babesak, akordio honekin bultzada eta ikusgarritasuna3 eman zaiolako emakumeen pilotari“. Haren ustez, “Goienerrek, bere txikitasunean, bikain islatzen ditu euskal pilotaren izaera eta balioak”. Bestalde, Erika Martínez Lizarraga Goienerreko lehendakariak adierazi du pozgarria izan dela “emakumezkoen kirola, oro har, eta euskal pilota, bereziki, babesteko aukera izatea”. Beraren hitzetan, “Goienerrek espero du akordioa bide luze baten hasiera baino ez izatea”, bi erakundeek elkarrekin jarrai dezaten “berdintasunaren, euskararen eta berriztagarrien aldeko konpromisoan”.

1. Berriztagarri: renovable (es), renouvelable (fr).
2. Babestu:
patrocinar (es), parrainer (fr).
3. Ikusgarritasun:
visibilidad (es), visibilité (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.