Antzerkigintzan ohikoak ez diren agertokietan antzerkia eskainiko du, beste behin, Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak. Donostia Kulturak antolatuta, XXXV. aldia izango du aurtengoa, eta maiatzaren 7tik 24ra egingo da.

Jaialdiaren helburuei jarraikiz, formatu txikiko lanak hiriko auzo guztietan eskainiko ditu, besteren artean1 tabernetan eta antzokiak ez diren beste lokal batzuetan. Modu horretan, antzerkiaren ohiko jarraitzaileengana ez ezik, ohiko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoarengana ere iritsi nahi du jaialdiak. Zehazki, hiriko 27 gunetan eskainiko dituzte emanaldiak.

Aurten parte hartuko duten 17 konpainiek 30 emanaldi egingo dituzte guztira, askotarikoak2: umorea, magia, bakarrizketak, musika...

Euskarazko zein gaztelaniazko lanak ikusi ahal izango dira. Lehenengoen artean, Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdiko irabazlea: Taxi, Idoia Garzesena eta Mikel Martinezena. Baita deialdi berean bigarren geratutakoa ere, Euskal musikarekin, kontuz!, Tessa Andonegirena eta Ainhoa Aierberena.

Euskarazko gainerako lanak honako hauek izango dira: Alperrak, tunanteak eta maleanteak (Gilkitxaro taldea); Margolari (Manex Astigarraga); Destiny Driver (Ugaitz Alegria eta Getari Etxepare); Rosi ni (Esti Curiel); eta Eskailerapekoa (Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena). Gainera, Demodé Quartet taldeak A kupela umorezko kontzertua ere eskainiko du, euskaraz, jaialdiari amaiera emateko festan.

Emanaldi guztiak ostegunetik igandera egingo dira, eta ikuskizun guztietarako sarrera doakoa izango da. Maiatzaren 22ko amaiera-festarako sarrerak, aldiz, egun berean jarriko dira salgai Donostia Kulturaren leihatilan eta webgunean (https://www.donostiakultura.eus). Jaialdiko egitarau osoa ere webgune berean ikus daiteke.

1. Besteren artean: entre otros, -as (es), entre autres (fr).
2. Askotariko:
variado, -a (es), varié, -ée (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.