Meatzaldeko AEKk apirilaren 7an abiatuko du lehiaketara idazki1 laburrak bidaltzeko epea (maiatzaren 8an amaituko da), baina dagoeneko hasi dira ikasleak parte hartzera bultzatzeko jarduerak2, Elena Fernandez idazlearen eskutik. Idazle barakaldarrak bere esperientzian oinarritutako saioak prestatu ditu euskaltegietako ikasleentzat, idaztera anima daitezen. Trapagaranen eta Abanton egin dituzte lehen saioak, eta hurrengo hirurak opor ostean3 izango dira: apirilaren 15ean Muskizen, apirilaren 28an Ortuellan eta apirilaren 29an Trapagaranen.

Idazki laburren lehiaketa honetan, bi arlo daude. Batetik, Meatzaldeko Euskaltegietako Arloa, non euskaltegi horietako ikasleek soilik har dezaketen parte. Horren barruan, bi lehiaketa-mota daude: ikasleen mailaren araberakoa eta ikasturteko gaia (aurten, Korrika). Bestetik, Lehiaketa Irekia dago, eta horretan Euskal Herrian erroldatutako4 edozeinek hartu ahal du parte.

Lehiaketara aurkezteko idazkiek hainbat baldintza bete behar dituzte: euskaraz idatzita egotea; gaia eta testu-mota, libre; gehienez mila hitz (hortik aurrera, 10 hitz gehigarriko, 5 puntu gutxiago); eta mekanografiaturik aurkeztea Bestalde, partaideek gutxienez 16 urte izan behar dituzte aurten, eta parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.

Sariak banatzeko ekitaldia Abanto-Zierbenan ospatuko da, ekainaren 2an. Meatzaldeko AEKk sari asko ditu prest, modalitateen araberakoak, baina parte-hartzaile guztiek jasoko dute oroigarri5 bana.

1. Idazki: testu idatzi, idazlan.
2. Jarduera:
actividad (es), activité (fr).
3. Ostean:
ondoren, eta gero.
4. Erroldatu:
censar (es), recenser (fr).
5. Oroigarri:
recuerdo (es), souvenir (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.