Bertsolari gipuzkoarrak jantzi du Señora Sariketako irabazlearen pamela, buruz burukoan1 Kattalin Lizarragarekin lehiatu ostean. Maider Altunak, Kattin Madariagak, Lide Arregik eta Ana Picallok osatu zuten finaleko seikotea, eta Plentziako Danontzat Gaztetxean lehiatu ziren joan den ekainaren 6an. Iratxe Legarrak jarritako gaiei erantzunez egin zuten bertso-saioa, eta epaileek Lide Arregiri eman zioten Tokado saria, hark bota2 zuelako bihotza gehien ukitu zien bertsoa.

Bestalde, bat-bateko saioa hasi aurretik banatu zituzten emakume eta sexu edo genero disidenteentzako I. Señora Bertsopaper Sariketako sariak. Lehenengoa, Señora Makarra saria, Piliren bilobak Iruñeko taldeak jaso zuen; bigarrena, Señora Hunkigarria, Zaballako bertso-eskolarentzat izan zen; eta hirugarrena, Señora Dibertigarria, Zarauzko hasiberrien bertso-eskola feministari eman zioten. Horrela bukatu zen egun osoa hartu zuen egitaraua, bazkalaurretik hasi eta ilundu bitartekoa, Ahalduntze Bertso Eskolako kideen bertso-karro-poteoak girotu3 baitzuen goiza, arratsaldea lehiarako gordeta.

1. Buruz buruko: uno, -a contra uno, -a (es), un, -e contre un, -e (fr).
2. Bota: abestu, kantatu.
3. Girotu: animar (es), animer (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.