Komikiz beteko da Getxo asteburu honetan
Getxoko Komiki Azokaren 24. edizioa urriaren 16tik 18ra egingo da. Hiru egunez, Areetako Geltokia plaza hartuko dute komiki- eta merchandising-dendek, aldizkariek, fanzineek, liburu-dendek eta argitaletxeek jarriko dituzten 40 saltokiek.
Bestalde, zenbait jarduera1 antolatuko dira Romo Kultur Etxean (Santa Eugenia plaza, 1), komikiaren eta ilustrazioaren profesionalen parte-hartzeaz: hitzaldiak, mahai-inguruak, komiki-egileen kolektiboak antolatutako IAk gizatasuna2 kentzen du: Nori egiten dio mesede? erakusketa, fanzineen aurkezpenak eta haurrentzako tailerrak, besteak beste3. Profesional horietako asko, gainera, euren lanak sinatzeko prest egongo dira; hortaz, artisten eta zaleen arteko topaketak4 Romo Kultur Etxean zein Harriet, Norma, Dolmen, Grafito, La Cúpula eta Astiberri argitaletxeen saltokietan egingo dira. Egitarau osoa www.getxo-kultura.eus atarian ikus daiteke.
1. Jarduera: actividad (es), activité (fr).
2. Gizatasun: humanidad (es), humanité (fr).
3. Besteak beste: beste gauza batzuen artean.
4. Topaketak: encuentro (es), rencontre (fr).
