1545 argitaletxeak antolatuta, datorren ostiralean hasiko da Oiartzungo Literatura Plazara ekimenaren laugarren edizioa, Biziminak. Doluak hitzetan errezitaldi-emanaldiarekin. Landetxe kultur aretoan, Goiatz Labandibar, Karmele Mitxelena eta Olatz Mitxelena idazleek hartuko dute parte, Idoia Hatxe, Izaro Telletxea eta Ainara Lasa herriko sortzaileekin batera.

Hurrengo egunetarako ere egitarau oparoa1 antolatu du 1545 argitaletxeak:

Martxoak 14, larunbata:
Bat eta bat, hamaika. Aukeratzea, ze zaila!
Mireia Delgadoren eta Dorleta Kortazarren arteko solasaldia2: zein liburu aukeratu, zergatik eta zertarako?
10:30ean, Udalbatza-aretoan.

Martxoak 15, igandea:
Idazketa tailerrei buruz: gidarien elkargune bat topaketa-solasaldia.
Idaztearen helburuak, materialak, estrategiak... Eider Perez Adeletxek gidatuta.
10:30ean, Ehuntze gunean.

Martxoak 18, asteazkena:
Dena zulo bera zen liburuaren aurkezpen-emanaldia.
Eider Rodriguez idazlearekin eta Anari musikariarekin.
19:00etan, Galdosenea tabernan.

Martxoak 22, igandea:
Su txikian bertso-saio musikatua.
Haira Aizpurua, Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsotan, Alaia Martin gaiak jartzen, eta Patxi Amulet eta Bastien Marianne musika jotzen.
18:00etan, Landetxe kultur aretoan.

Martxoak 28, larunbata:
Lera poesia-errezitaldi musikatua.
Castillo Suarez idazlearekin, Udane Ansa ilustratzailearekin eta Peru Galbete musikariarekin.
12:00etan, udal-liburutegiko kaperan3.

Lehenengo aldiz, Literatura Plazara Doinueleren (euskara hutsezko liburu eta diskoen plazen eta azoken bilgunea) parte izango da aurten. Bernat Etxeparek 1545. urtean Euskara, jalgi4 hadi plazara argitaratu zuen moduan, Literatura, jalgi hadi plazara aldarrikatu5 nahi dute orain, “literatur arnasgune izan nahi duen Oiartzun herritik”.

1. Oparo: espléndido, -a (es), splendide (fr).
2. Solasaldi:
charla (es), conférence (fr).
3. Kapera:
capilla (es), chapelle (fr).
4. Jalgi:
atera, irten.
5. Aldarrikatu:
erreibindikatu, eskatu.


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.