Durangoko Azokak, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, ikastetxeetan 12 eta 17 urte bitarteko gazteekin lantzeko unitate didaktikoa prestatu du. Horrez gain, zenbait jarduera LHko 5. eta 6. mailetako ikasleentzako modukoak dira. Proposamena baliatuz1, ikasleek Durangoko Azoka sakonago ezagutzeko eta euskal kulturan murgiltzeko aukera izango dute, euren herriko edo inguruko testuingurutik2 abiatuta.

Proposamen didaktikoak euskararen eta euskal kulturaren arteko lotura kontzientea lantzea du helburu, eta kulturaren ezagutza eta sentsibilizazioa sustatu nahi ditu ikasleen artean. Horretarako, jolasak, talde-lanak eta hausnarketak3 hartzen ditu oinarri, kulturaren lanketa Euskara eta Literatura arlora ikasgaietara mugatu barik (curriculuma osatzen duten hainbat jakintza-arlotara zabaltzea da asmoa).

Unitate didaktikoak hiru fasetan antolatutako ibilbide malgua4 proposatzen du, eta hamar jarduera jasotzen ditu guztira. Alabaina5, irakasleek eta ikasleek euren testuinguruaren eta interesen arabera diseinatu ahal izango dute bidea, jarduerak aukeratuz. Lehen fasea, Girotzen eta berotzen izenekoa, Durangoko Azoka hasi aurretik egingo da, azokaren unibertsoan murgiltzeko eta bai ikasleen aurretiazko6 ezagutzak bai haien motibazioa pizteko. Bigarren faseak, Plazara! izenekoak, ekintzara igarotzeko proposamena egiten du, ikasleak Durangoko Azokara bertaratuta edo azokako giroa ikastetxean bertan birsortuta7. Azkenik, Mamiari tiraka faseak azokaren ondoren emango dio jarraipena esperientziari. 

Unitate didaktikoa Euskal Herriko hezkuntza-komunitatearen eskura jarri da, ikastetxe bakoitzak bere behar eta interesen arabera egokitu dezan.

1. Baliatu: erabili, aprobetxatu.
2. Testuinguru: contexto (es), contexte (fr).
3. Hausnarketa: reflexión (es), réflexion (fr).
4. Malgu: flexible (es), flexible (fr).
5. Alabaina: hala ere, dena den.
6. Aurretiazko: previo, -a (es), antérieure (fr).
7. Birsortu: recrear (es), recréer (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.