Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gazteen Dantza Topaketa 2026 egingo da Nafarroako Lakuntza herrian, ekainaren 26tik 28ra. Hiru egunez dantza, elkarbizitza1 eta hausnarketa uztartuko dituzte Euskal Herri osotik bertaratutako dantzari gazteek. 

Gazteen Dantza Topaketa ez da emanaldia, baizik eta dantzari gazteek elkar ezagutzeko, harremanak sendotzeko eta euskal dantzez hausnartzeko topagunea. helburuak dira dantzari gazteek beren lekua sentitzea, beste herrialde eta taldeetako gazteekin loturak sortzea, eta euskal dantzen barruan etorkizuna eraikitzen jarraitzea. Horrenbestez, belaunaldi-erreleboa, komunitatea eta kidetasun2-sentimendua ditu ardatz. 

Topaketa hilaren 26an, ostiralean, hasiko da, 19:30ean. Hortik aurrera, igandera arte, jarduera ugari egingo dituzte: tailerrak, hausnartzeko dinamikak, txokoak, kalejira eta dantzaren bueltako bestelako hainbat ekintza.

Topaketak bat egiten du elkarte antolatzailearen xedearekin. Izan ere, Euskal Herriko dantza, musika eta ohiturak mantendu, berreskuratu eta zabaltzeko helburuz sortu zen Euskal Dantzarien Biltzarra, 1965ean.

1. Elkarbizitza: convivencia (es), cohabitation (fr).
2. Kidetasun: camaradería (es), camaraderie (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.