Ahotseneak, Kantagiltza elkarteak, Soinuenea elkarteak eta Oiartzungo Udalak antolatuta, Euskarazko musikagintzaren genealogia berri bat ikastaroa uztailaren 2an eta 3an egingo da, goizez eta arratsaldez, Oiartzungo Udalbatza Aretoan.

Hala, uztailaren 2an, Ahizpatasunetik1 amorru transfeministara: euskal kantagintzaren genealogia feministak saioa eskainiko du Iratxe Retolazak; eta, atsedenaldiaren ondoren, Leku baten bila: emakumeak euskal musika-eszenan Iraia Cambrak. Arratsaldean, Merezi duten tornuia izeneko mahai-ingurua egingo dute Leire Casamajou, Maixa Lizarribar eta Franck Dolosorrek.

Uztailaren 3an, berriz, Jone Expositok gai hau jorratuko2 du: “Elkarri begira ikusten gara".
Ertzetatik, euskal musikagintzaren hausnarketa feminista bat. Gero, Udane Barinaga-Rementeriak Errebolta baten genealogia feministak: aktibismo feminista Euskal Herriko musika kontrakulturaletan saioa zuzenduko du. Bukatzeko, arratsaldean, Maider Bedaxagar, Maialen Alfaro eta Naia Robles kantariek kantu-saioa eskainiko dute, beste hiru emazte3 kantari hauen abestiekin osatua: Estitxu, Lurdes Iriondo eta Maite Idirin.

Ikastaroa musika-arloko edozein pertsonarentzat da, baina baita kultur esparruko kideentzat ere, oro har. Eta/edo euskaltzale, historialari, kazetari, soziolinguista, antropologoentzat... Izan ere, hainbat helburu ditu Kanterrik: euskarazko kantagintzaren ekarpen historikoaz ertz guztietatik hausnartzea, egungo euskal kantagintzaren ekarpenaz ertz guztietatik gogoetatzea, kantuen hitzak euskaraz sortzen trebatzen laguntzea, euskarazko kantagintzaren transmisiorako baliabideak eskaintzea eta euskaraz abesteko grina transmititzeko bideetan sakontzea.

Izena maiatzaren 28a baino lehen eman behar da, www.labur.eus/kanterri atarian. Argibide eta informazio gehiago behar izanez gero, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta-helbideetara jo daiteke.

1. Ahizpatasun: sororidad (es), sororité (fr).
2. Jorratu:
tratar (es), traiter (fr).
3. Emazte:
emakume, andre.


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.