Ekainaren 6an jakingo da Plentzia-Gorlizko gaztetxean nor den VI. Señora Sariketako irabazlea. Baionako eta Zizur Nagusiko kanporaketak jokatuta, sei bertsolari hauek lehiatuko dira oholtzan1, pamela nork jantziko: Oihana Iguaran, Ana Picallo, Maider Altuna (Baionan txartela lortu zuen Nahia Etxeberriaren ordez), Kattin Madariaga, Kattalin Lizarraga eta Lide Arregi. Iratxe Legarra Nuin izango da gai-jartzailea2, eta epaileak, berriz, Begoña Goiriena, Ibai Lekuona Darceles, Klari Schmidt Lizarde eta Maialen Cadavid Echevarria. Horiei aurreko urteko pameladunak batuko zaizkie epaile-lanetan.
Bestalde, aurten jokatu da lehendabizikoz3 I. Señora bertso-paper sariketa. Emakume eta sexu edo genero disidenteentzako txapelketa izan da hau ere, gai librean; lanak banaka zein taldeka aurkeztu ahal izan dira, maiatzaren 7ra arte. Lehiaketa honetako sariak ere Señora Sariketako finalean banatuko dituzte.

1. Oholtza: agertoki, eszenatoki.
2. Gai-jartzaile:
bertsolariei gaiak jartzen dizkien pertsona.
3. Lehendabizikoz:
lehen aldiz, aurreneko aldiz.


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.