2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala, erabakita
Finala jokatu besterik ez zaio falta Arabako XVII. Bertsolari Txapelketari. Iragan martxoaren 14an izan zen bigarren eta azken finalaurrekoa, Aramaion, eta, horrenbestez, finalean parte hartuko duten bertsolarien zerrenda guztiz zehaztuta geratu zen. Peru Abarrategik irabazi zuen saioa eta, ondorioz, finalerako zuzeneko1 txartela eskuratu zuen. Hark baino lehen, Maddi Agirrek lortu zuen zuzenean finalera igarotzea, martxoaren 7an Dulantzin jokatutako lehen finalaurrekoa irabazita.
Finala martxoaren 28an jokatuko da, Gasteizko Europako Biltzar Jauregian, 17:30ean. Guztira, sei bertsolari lehiatuko dira: Peru Abarrategiz eta Maddi Agirrez gain, Iñaki Viñaspre, Aroa Arrizubieta, Martin Abarrategi eta Unai Anda. Azken lau horiek sailkapen-fasean eskuratutako puntuen arabera lortu dute finalerako tokia.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, https://bertsosarrerak.eus/ webgunean. Bertsozale Elkarteko ordezkariek jakinarazi dutenez, aurtengo finala bereziki jendetsua izatea espero dute. Finalari buruzko xehetasun guztiak Bertsolari.eus webgunean irakur daitezke.
1. Zuzeneko: directo, a (es), direct, -e (fr).
