Joan den astean, AEKko eta Freytter Elkarteko zenbait kidek euskarari buruzko solasaldia izan zuten AEKren Bilboko bulegoan. AEKren aldetik, Didaktika Saileko Aitor Fernandez de Martikorena, Maialen Otegi irakaskuntza-arduraduna eta Nazio Kontseiluko Lurdes Etxezarretak hartu zuten parte. Freytter Elkarteko kideen artean, berriz, gazte kolonbiar, venezuelar, perutar eta ekuadortarrak egon ziren. Euskarara hurbiltzeko garrantziaz aritu ziren batzuk zein besteak, eta AEKko ordezkariek bertoko hizkuntza ezagutzeko baliabideen eta AEKren jardunaren berri eman zieten Freytter Elkartekoei. Izan ere, Elkarteak bere bazkideen artean euskararen ezagutza sustatzeko asmoa duela adierazi du.

Jorge Adolfo Freytter Romero Elkartea (AJAFR) Kolonbiako unibertsitate-esparruko1 giza eskubideen urraketei2 eta Pentsamendu Kritikoaren jazarpenari3 aurre egiteko sortu zen, herrialdean 90eko hamarkadaz geroztik armatua bilakatu zen gatazka sozial eta historikoaren testuinguruan. 2001eko abuztuaren 28an, kasu4, Jorge Adolfo Freytter Romero Gizarte eta Lege Zientzietako akademiko eta sindikalista nabarmena bahitu, torturatu eta hil zuten. Ondorioz, 2006an haren semeetako bat Euskal Herrira heldu zen, errefuxiatuta, eta Bilbon eratu zuen Freytter Elkartea, hain zuzen ere, elkartasuna, eragin politikoa, sentsibilizazioa, giza eskubideen defentsa, lankidetza eta Kolonbiako gatazkari buruzko ikerlanak sustatzeko lanean ari dena 2012tik.

1. Esparru: ámbito (es), milieu (fr).
2. Urraketa:
violación (es), violation (fr).
3. Jazarpen:
persecución (es), persécution (fr).
4. Kasu:
esaterako, adibidez.


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.