Euskararen Urtaroa abenduaren 3ra arte
Azaro osoan zehar, eta abenduaren 3ra arte, Euskararen Urtaroak ekimenak euskarazko ia ehun ekitaldi eskainiko ditu Ipar Euskal Herriko hainbat herritan: Baiona, Baigorri, Hendaia, Uztaritze, Donapaleu, Urepele, Hazparne, Biarritz... Orotariko1 ekitaldiak izango dira, eta adin guztientzat: ikusgarriak, hitzaldiak, zinema- eta musika-tailerrak, bisita gidatuak, euskara ikasteko hastapen urratsak, bertsolaritza, erakusketak... Finean, egunerokoan euskaraz bizitzeko aukerak eskaini nahi ditu Euskal Elkargoak 50 Herriko Etxe, elkarte eta eragilerekin batera antolatutako ekimenak. Agenda zehatza Euskal Elkargoaren webgunean topa daiteke: https://www.communaute-paysbasque.fr/eu.
1. Orotariko: Era askotako.
