1. Zein bi hiri lotzen zituen Orient Express trenak?
a) Lisboa eta San Petersburgo
b) Berlin eta Pekin
c) Paris eta Istanbul

2. Non jaten da zurek izeneko zopa?
a) Hungarian
b) Polonian
c) Estonian

3. Nor izan zen espazioko lehen turista?
a) Anousheh Ansari
b) Dennis Tito
c) Guy Laliberté

4. Zein dira Paraguaiko hizkuntza ofizialak?
a) Gaztelania eta guaraniera
b) Gaztelania eta portugesa
c) Gaztelania, guaraniera eta portugesa

5. Jules Verneren liburu famatuaren arabera, Phileas Fogg protagonistak zenbat egunean eman behar dio bira1 munduari?
a) 80
b) 90
c) 100

6. Zein da Asiako basamorturik handiena?
a) Arabiako basamortua
b) Gobi basamortua
c) Taklamakan basamortua

7. Non dago McMurdo basea?
a) Antartikan
b) Alaskan
c) Groenlandian

8. Zein zuhaitz ageri da Libanoko banderan?
a) Akazia
b) Libanoko zedroa
c) Olibondoa

9. Nola amaitzen da esaera zaharra2Txapela buruan...
a) ...eta maleta eskuan
b) ...baina oinak zeruan
c) ...eta ibili munduan

10. Zein da Afrikako bigarren mendirik altuena?
a) Kilimanjaro
b) Tubkal
c) Kenya mendia

11. Nork eraiki zuten, Andeetan, Machu Picchu?
a) Inkek
b) Maiek
c) Olmekek

12. Zein da New Yorkeko (AEB) etxe orratzik3 altuena?
a) Empire State Building
b) One World Trade Center
c) Central Park Tower

13. Besteak beste, zer ikusi ahal da Nafarroako Museoan (Iruñea)?
a) Irulegiko eskua
b) Euskaraz argitaratutako4 lehen liburua: Linguae Vasconum Primitiae (1545)
c) Nafarroako errege-erregina guztien sandaliak

14. Nondik ez da igarotzen ekuatorea?
a) Kolonbiatik
b) Ekuatore Gineatik
c) Indonesiatik

15. Zein da Maldivetako hiriburua?
a) Gamu
b) Kulhudhuffushi
c) Male

16. Zerekin kutsatu5 ziren MV Hondius luxuzko gurutzaontzian6 egondako zenbait bidaiari?
a) Hantabirus gaitzarekin
b) Hegazti-gripearekin
c) Antartikako kukutxeztularekin7

17. Zeelanda Berrian bazaude, zein animaliarekin egin ahal duzu topo?
a) Ornitorrinkoarekin
b) Kasuarioarekin 
c) Kiwiarekin

18. Ordenatu handienetik txikienera munduko irla hauek:
a) Madagaskar, Baffin, Borneo, Ginea Berria
b) Borneo, Ginea Berria, Baffin, Madagaskar
c) Ginea Berria, Borneo, Madagaskar, Baffin

19. Nork idatzi zuen Beti oporretan ipuin-liburua (Susa, 2015)?
a) Eider Rodriguezek
b) Karmele Jaiok
c) Harkaitz Canok

20. Zeri dio beldurra hodofobia duenak?
a) Bidaiatzeari
b) Jende-pilaketei
c) Itsasoko olatuei

21. Zein da hiriburu8 ofizialik ez duen munduko herrialde bakarra?
a) Kiribati
b) Nauru
c) Tuvalu

1. Bira: vuelta (es), tour (fr).
2. Esaera zahar: proverbio (es), proverbe (fr).
3. Etxe orratz: rascacielos (es), gratte-ciel (fr).
4. Argitaratu: publicar (es), publier (fr).
5. Kutsatu: contagiar (es), transmettre (fr).
6. Gurutzaontzi: crucero (es), croiseur (fr).
7. Kukutxeztul: tos ferina (es), coqueluche (fr).
8. Hiriburu: capital (es), capitale (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.