Zierbena udalerriak, Bizkaiko Meatzaldean, sei gune edo auzo ditu: La Arena (hondartza), portua, Aldapa (udaletxea bertan dago), San Mames, Kardeo eta Valle. Gure ibilbidea hondartzan hasi eta portuan amaituko da, Luzuero menditik eta Aldapa auzotik igarota. M. Egimendi. Argazkiak: M. Egimendi.
Sei kilometro inguru dira, gehi mendi gailurrean egin ditzakegunak, barrendegi militarra arakatu eta paisaiaz gozatzeko. Hondartza atzean utzita abiatuko gara San Mames auzorako errepidean (BI-3794) gora. Metro gutxira dago Luzueroko bidearen hasiera, ezkerretara.