Sustatzaileak apal mintzo badira ere, ez da egitasmo makala Ekhilur kooperatibarena: dirua hautematen dugun modua eraldatzea. Lehiatik lankidetzara igaro eta tokiko ekonomia sustatu gura dute, sarean antolatuta. Ordainketa sistema digital bat probatzen ari dira Bilboko Alde Zaharrean eta Hernanin. Nahiko harrera ona izan omen du, gainera. Maider del Olmo.

Non eta nola erabili dirua, jendarte bidezkoagoaren alde? Halako galderek bultzatuta heldu diote alimaleko erronkari, sistema ekonomikoan sakoneko aldaketa egiteari, hain zuzen: “Modu praktikoan egin nahi dugu proba, eredu teorikotik harago. Gure ustez, une egokia da honelako zerbait sortzeko, probatzeko. Ea zer gertatzen den. Gure planeta hainbat muga fisikorekin amaitzen ari da, eta hainbat krisialdi daude” dio Alex Lopez Ekhilurreko kideak. Tokiko negozioek, kontsumitzaileek, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek osatzen dute kooperatiba. Kontsumo kooperatiba honen talde sustatzailean, zazpi lagun dira, tartean ekonomialariak eta informatikariak. “Dezente autodidaktak ere bagara”.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Digitalizazioaren aldeko apustua

Ekhi ordainketa sistema digitalak ohiko txartel elektronikoen antz handia du, erabilerari dagokionez. Hala, Bizum moduko plataforma baten bidez, erosketak telefonoz egin daitezke, esaterako. Ekhiak euroak dira, azken batean. Ekhiak erabiliz, baina, tokiko ekonomia bultzatzen eta komunitatea indartzen dela argudiatzen dute kooperatibakoek.
Aplikazio bat dute eskura erabiltzaileek ordainketak egiteko, zeina Ekhiaren zirkuituko saltokietan den baliagarria, baina hortik kanpo ez. Hortaz, finkatutako ordainketa sisteman baino ezin dira erabili Ekhiak, dendarien eta erosleen arteko zirkuitu itxian. Bestalde, erabiltzaileek webgunean gainbegira dezakete beren kontua, eta bertan euroak ere sar ditzakete.
Teknologiak baliatuta garatutako sistema hau bateragarria ote da Ekhilurrek defendatzen duen desazkundearekin? Lopezek argi erantzun du sakelako telefonoarekiko mendekotasuna murriztu nahi dutela. Edozelan, tresna digitalei etekina ateratzearen aldekoa da: “Diruaren ezaugarriak aldatu nahi ditugu jendearen arteko harremanak eraldatzeko, eta diruaren gaineko kontrola berreskuratu, gaur egungo tresnak erabiliz”.

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.