Brasilgo estadiorik handiena, 1950eko ekainaren 24an inauguratu zen. Izena inguruan bizi den loro-mota batengandik datorkio. 60ko hamarraldian, oraindik jende-kopuru mugaturik ez zegoenean, inoiz 170.000 pertsona bildu ziren bertan, baina gaur egun 80.000 lagunentzako lekua du. Besteak beste, Pelék eta Garrinchak jokatu izan zuten han. Juan Luis Mugertza. Argazkiak: Juan Luis Mugertza.

Rio de Janeirora joanez gero, leku asko daude ikusteko. Hondartzak ez badira (Ipanema, Leblon…), hiriko ikonoak daude aukeran (Corcovado, Pan de Azúcar…). Halere, futbola gogoko izanez gero, Maracaná estadioa ezin ikusi gabe utzi. Izan ere, aukera polita dago aste barruan ordubeteko free tour batean bisita gidatua egiteko, eta Maracanáko historiaz (munduko txapelketak, *maracanazo-a, taldeak…) eta jokalariez (Pelé, Garrincha, Neymar…) bitxikeria asko ikasteko eta ikusteko (baloiak, aldagelak, kamisetak...). Eta, nola ez, Maracaná futbol-zelaia eta harmailak1 bere handitasunean zapaltzeko. Han aritzen dira Rio de Janeiroko lau talde garrantzitsuenak: Botafogo, Flamengo, Vasco da Gama eta Fluminense. Maracanára merke eta eroso joateko, metroa eta/edo Uber erabil daiteke. 

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 

*Maracanazo-a: inork gutxik aurreikusi16 arren, 1950eko Brasilgo Munduko Futbol Txapelketako finalean Uruguaik 2-1 irabazi zion Brasili.

1. Harmaila: grada (es), gradin (fr).
2. Zango: hanka.
3. Garai: altu.
4. Asebete: satisfacer (es), satisfaire (fr).
5. Ondu: idatzi, konposatu.
6. Buru-belarri: gogo handiz, gogotsu.
7. Hegal: banda (es), touche (fr).
8. Samur: erraz, zailtasunik gabea.
9. Pairatu: sufritu, jasan, nozitu.
10. Xume: humilde (es), humble (fr).
11. Elbarri: paralítico, -a (es), paralytique (fr).
12. Muzin egin: desdeñar (es), dédaigner (fr).
13. Ordezko: suplente (es), remplaçant, -e (fr). 
14. Miretsi: admirar (es), admirer (fr).
15. Gainbeheratu: decaer (es), décliner (fr).
16. Aurreikusi: prever (es), prévoir (fr).

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.