23. Korrikak, azaroan aurkeztu zenean, urrun zirudien. Baina hemen da. Honezkero nork ez daki Irunen hasi eta Baionan amaituko dela? Harro Herria prest da euskararen aldeko urratsak, martxoaren 14tik 24ra, errepidean ere egiteko: markatua dugu egutegian eguna eta idatzia kilometro zenbakia, petoa lisatuta, banderola balkoian eskegita eta tximeletak sabelean, horiek ere saltoka. “Aurrera Korrika!” entzun, eta bagoaz! M. Egimendi.

Martxoak 14 Lehen eguna Irunen

- Egun osoan, artisau azoka ospitale zaharreko plazatxoan (Urdanibia plazaren ondoan).
-11:00etan, Gazte Korrika Mendeluko biribilgunean hasita (Eusliderrak proiektuaren bidez sustatutako egitasmoa).
-Eguerditik aurrera, kale animazioa.
-12:30ean, edari eta janari txosnen irekiera Urdanibia plazan (Mosku). Iluntzera arte egongo da jateko eta edateko aukera.
-15:30ean, 23. KORRIKAren hasiera ekitaldia San Juan plazan.

-16:00etan, 23. KORRIKAren irteera San Juan plazatik abiatuko da, Irungo AEKren eskutik.
-17:30ean, Burrunba elektrotxaranga Mosku plazan, tabernaz taberna.
-19:30ean, Esne Beltza taldearen kontzertua Moskuko oholtzan.
-21:30ean, Bad Sound eta lagunak taldearen kontzertua Moskuko oholtzan.

Martxoak 24 Azken eguna Baionan

12:30ean, 23. KORRIKAren bukaera ekitaldia Herriko Etxe aitzinean. Ondoren irekiko dira festarako gune eta xoko guztiak.
Haurren xokoa Xaho kaian
Gaia Herri Kirol Ttiki Elkartearen, Oreka Zirko Eskolaren, Pontx pailazoaren eta Baionako Bernat Etxepare lizeoko animazio taldeen
eskutik.
13:30ean, zikiro jana Xaho kaian, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren eskutik. Mila lagunentzako tokia, txartelak aldez aurretik erosita (25 €, dena barne). Sobera gelditzen badira, tokian bertan ere salduko dira.
Bertako hornitzaileak
23. KORRIKAk ahalegin berezia egin du azken eguneko festan bertako produktuak sustatzeko, bai janariari bai edariei dagokienez.

Kontzertuak,
23. KORRIKAren amaiera ekitaldiaren ondoren, hainbat gunetan, kontzertu ugari. Hemen haietako batzuk, baina gehiago izango dira. Adi Korrikaren informazio kanalei, datozen egunetan jakinaraziko dituzte-eta!

Merkatuan, arratsaldeko zazpiak arte:
Ibil Bedi eta Frikun.
San Andres plazan, gaueko hamarrak bitartean:
Anje Duhalde, Xutik, Xiberoots eta SFM.
Patxa plazan, gauerdira arte:
Zetkin, TOC, Nakar eta AKTS.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.