Lander Crespo klima adituak 23. Korrikak eragindako inpaktu ekologikoa aztertu du. Ondorioa, garraioa izan zela isurketa gehienen jatorria: % 69. Isuri handienak, gainera, amaiera egunean gertatu ziren: % 74, milaka parte hartzaile bildu baitziren Baionan, gehienak bidaia luzea eginda ibilgailu pribatuetan eta autobusetan. Bestalde, salmentarako produktuek (arropa, kasu) emisioen % 19 sortu zuten. Aipatzekoa da, halere, zenbait faktore ikerketatik kanpo geratu direla: elektrizitatea, azpiegituren muntaketa, ur kontsumoa, Korrika Kulturaleko ekitaldiak, webgunearen zein sakelakoetarako aplikazioaren kudeaketa, eta publizitatearen, bideoen eta abestien prestaketa. Ikerketaren xede nagusia etorkizunean isuriak gutxitzen saiatzea izan da. Ane Elordi Korrikako arduradunak adierazi bezala, “izan daitezela euskararen oihartzuna, hanka nekatuak eta oroitzapen gozoak Korrikaren aztarna bakarra!”.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.