Umeek euskara praktikatzeko, Londresko Euskal Elkarteak aisialdi taldea jarri du martxan. Hala, eskolan nahiz kalean ingelesa hizkuntza nagusi duten haurrek euskara erabili ahal izango dute familia esparrutik kanpo. Ekimenak atzerrian bizi diren bikote euskaldun askoren kezka du oinarri: euskara hitz egiten ez den herrialdeetan bizi diren familietako haurrek ezinezkoa dute etxetik kanpo euskaraz egitea. Egoera aldatzeko eta umeen artean euskara sustatzeko asmoz sortu du ekimena Londresko Euskal Elkarteak.  Euskalkultura.eus atariak jaso duenez, taldea “urritik aurrera” jarriko da martxan. Hilean behin bilduko da aisialdi taldea Islingtongo (Londresko udalerria) eskola batean, eta Londresen zein Ingalaterrako hegoaldean bizi diren umeentzat da. Euskara irakaslea izango dute, eta adinen araberako jarduerak antolatuko dituzte. Interesa duenak, lagundu edota ekarpenen bat egin nahi duenak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatz dezake.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.