Seaskak antolatuta, maiatzaren 12an egingo da Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jai handia. Ohi den moduan, Senperen egingo da festa. Aurtengoa 41. edizioa izango du, eta helburu zehatza: Beskoitzeko ikastola eraikitzeko dirua biltzea. Izan ere, ikastola Beskoitzeko Udalaren lurretan dago, baina iaz lur horiek erabiltzeko baimena ukatu zion, eta gatazka handia sortu zen Udalaren eta Seaskaren artean. Horrenbestez, ikastola berria eraikitzeko asmoa du Seaskak. Horretarako, inoiz baino jai handiagoa egin nahi dute aurten. Izan ere, 2023an, eguraldi txarra zela eta, jaia mugatua izan zen. Bada, aurten, bi gune berri eta eszena bat gehiago izango ditu Herri Urratsek. Gune berriek eta zaharrek egitarau oparoa eskainiko dute, eta eskaintza handiagoa. Besteak beste, haurrentzako guneak indartuko dira. Emanaldiei dagokienez ere, musikari eta talde ugari izango dira: Neomak, Nogen, Delirium Tremens... Informazio zehatza herriurrats.eus atarian ikus daiteke.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.