2023an urte bat edo bi gaztetuko dira Hego Koreako herritarrak, adina neurtzeko moduak aldatuko zaizkielako. Hiru modu dituzte herrialdean adina neurtzeko: nazioartekoa, korearra eta bien artekoa. Nazioartekoa guk dugun bera da. Korearrean, aldiz, jaioberriek urtebete dute jaiotzen direnetik. Gainera, urtero, urtarrilaren 1ean, beste urte bat gehitzen zaie, jaiotegunean beharrean. Hortaz, haur bat abenduaren 31n jaioz gero, hurrengo egunean 2 urte izango ditu. Bien arteko sisteman, berriz, jaioberriei ez zaie urtebeteko adina ezartzen jaiotzetik, baina urte berriarekin betetzen dute urtea. Txinako tradiziotik dator sistema korearra, eta jende askok erabiltzen du. Nazioartekoa administrazio kontuetan erabiltzen dute. Hiru sistemek nahaste ugari eta administrazioan gastu handiak eragiten dituztenez, Parlamentuak soilik nazioartekoari eustea erabaki du. Neurria ekainean sartuko da indarrean; bitartean, adi hegokorearrak zoriontzerakoan!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.