Kopenhageko (Danimarka) Unibertsitateak bideratutako ikerketa batek txerrien kurrinkak itzultzeko algoritmo berezia sortu du, txerrien sentimenduak ezagutzeko helburuz. Algoritmoa sortzeko, 411 txerri aztertu dituzte, jaio zirenetik hil arte, txerri hilketa barne. Tarte horretan, 7.414 grabazio egin dituzte, baina bestelako neurketak ere egin dizkiete animaliei. Ukuilu esperimentaletan ezohiko egoeratan ere jarri zituzten txerriak. Hala, bizipen onak, txarrak edota tartekoak izan zituzten. Hori guztia aztertu ostean, kurrinken % 92 itzul ditzakeen algoritmoa sortu dute. Hark erakutsi du egoera txarretan (borrokak, familiarengandik banatzea, zikiratzea...) kurrinkak frekuentzia altukoak izan ohi direla, garrasiak eta txilioak, esaterako. Egoera atseginetan (edoskitzea, familiakoekin egotea...), aldiz, kurrinkak laburragoak dira, eta frekuentzia pixkanaka baretzen da. Txerrien sentipenak ezagututa, algoritmoak animalien ongizatea hobetzeko balio izatea espero dute sortzaileek.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.