Hegazti espezie gutxiago bizi dira eukalipto sailetan1 baso autoktono eta pinu plantazioetan baino. Hala ondorioztatu du EHUko BEZ-EKOFISKO ikerketa taldeak, eukalipto sailek hegazti komunitateetan duten eragina aztertu ostean. Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz sistema mota bakoitzeko hogeina sailetan hegazti espezieen kontaketa eta azterketa egin dute. Ikusi dutenez, eukalipto sailetan baso autoktonoetan edo pinu plantazioetan baino espezie gutxiago dago, “nabarmen”. “Espezieen aberastasuna eta ugaritasuna txikiagoa da”, azaldu du Unai Sertutxa EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko ikertzaileak. Gainera, pinu plantazioetan hegazti espezie batzuk bizi diren arren, hegazti komunitateak ez dira baso autoktonoetakoak bezalakoak. Sertutxaren hitzetan, “horrek erakusten du baso autoktonoak paregabeak direla hegaztien habitat gisa”. Ondorioz, baso autoktonoak kontserbatzea eta lehengoratzea2premiazkoa” dela nabarmendu dute, “hegaztien dibertsitateari eutsi nahi bazaio”.

1. Sail: lur zati, lur eremu.
2. Lehengoratu:
aurreko egoerara eraman, lehen bezala ezarri.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.