Abadiñon jokatuko da, irailaren 27an, historian lehen aldiz, Euskal Herriko ardi-ile moztaileen Txapelketa. Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) antolatuko du, eta egun osoko egitaraua izango da: lehiaz gain, erakustaldiak, ardi eta artile produktuen azoka, eta bestelako ekintzak. Otsailaren 3an, San Blas Egunean, aurkeztu zuten txapelketa, irailean lehia jasoko duen leku berean: Abadiñoko probalekua. Hiru modalitatetan ariko dira ardi moztaileak: makina, guraizea eta artile kudeaketa. Euskal Herriko lehen moztaile txapelduna hautatzeko ez ezik, 2026ko martxoan Mastertonen (Zeelanda Berria) egingo den Golden Shears World Championship munduko txapelketan parte hartuko duen euskal selekzioa aukeratzeko ere baliagarria izango da proba. Selekzio hori Euskal Herriaren ordezkaria izango da, hala onartu baitu munduko txapelketa antolatzen duen Golden Shears Munduko Kontseiluak. Abadiñoko txapelketara arte, antzinako ogibidearen alde lehiakorra ezagutzeko hitzordu gehiago izango dira Euskal Herrian: abuztuaren 16an Zugarramurdin eta 31n Uharte Arakilen, adibidez.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.