Garuneko paralisia duten 15 umek munduko lehen exoeskeleto pediatrikoa erabiltzeko proba pilotuan parte hartu dute. Aita Mennik, Aspace Gipuzkoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin dute haur bakoitzari egokitutako tratamendu berritzailea eskaintzeko. ATLAS 2030 exoeskeleto pediatrikoa modu autonomoan ibili ezin diren haurrentzat diseinatu da bereziki. Munduko lehen exoeskeleto pediatrikoa da, eta Marsi Bionics konpainiak merkaturatu du. Robota 8 artikulazio aktibok osatzen dute, eta horiek giharren funtzionamendua imitatzen dute, haurrei eutsi eta ibiltzen laguntzeko. Helburu nagusia martxa berreskuratzea izan ez arren, badira bizi baldintzak hobetzeko beste xede oso garrantzitsu batzuk ere. Adibidez, artikulazio maila handitzea, muskulu indarra hobetzea, goiko gorputz adarretan funtzionaltasun handiagoa izatea, eta arnasketa funtzioa, interakzio soziala eta bizipen pertsonalak hobetzea.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.