Nafarroako 19 eragilek euskararen aldeko manifestua sinatu dute, baita manifestazioa iragarri ere, ekainaren 10ean, Iruñean. Sorionekuak izena jarri diote manifestuari. Euskara “kezkarekin” eta “ahaleginarekin” lotu gabe, euskaraz blai bizitzeko nahia azaldu dute. Finean, “zorionekoak izan nahi dugu, 2023ko sorionekuak, etorkizunari segida eman nahi diogulako”. Hots, euskarak egun Nafarroan bizi dituen oztopo, arazo eta gabezia ugariak gaindituta, etorkizun oparoa eduki dezala. Eskubideak denontzat, eta bazterkeriarik gabe. Manifestuaren sinatzaileek dioten moduan, “euskara ez baita museotan gordetzeko harribitxia; euskara etorkizuneko hizkuntza da, Nafarroakoa, nafar guztiona, denona”. Hala, eragile sozial eta politiko “orori” dinamikarekin bat egiteko eskatu diote manifestuaren sinatzaileek, “euskararen aldeko bidea batera egin dezagun”. Era berean, administrazioak bere erantzukizunak bete ditzala eskatu dute.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.