Badator Errigoraren udaberriko kanpaina. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean, Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko oliba olio bidoiak nahiz kontserba, pasta, arroz eta lekale sortak eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuak eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Martxoaren 9tik 29ra egin ahal izango dira eskaerak, errigora.eus webgunean edota (33) 532 09 35 45 edo (34) 848 87 12 23 telefono zenbakietara deituta. Elikagai apartak eskuratzeaz batera, helburu zehatzak bultzatuko dituzte erosleek: Nafarroako eskualde horietan euskara bultzatzea eta hala auzolana nola tokiko ekoizleak sustatzea. Hain zuzen ere, helburu horietan sakontzeko, Errigora Balioak izeneko identifikatzailea sortu dute aurten. Identifikatzaileak lau balio bermatzen ditu: Bertakotasuna (produktuak Nafarroako Ager zonaldekoak direla), Euskara (ekoizleak euskara planak garatzen ari direla), Auzolana (ekoizleek auzolanetan parte hartzen dutela) eta Nekazariarekiko Harremana (harreman hori bidezkoa dela).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.