Edo Calimocho, Tenerifeko (Kanariar Uharteak) Tacoronte herrian izen hori jarri baitiote kale bati, gaztelaniazko eta euskarazko grafia erabilita. Erabaki harrigarri horrek badu azalpena: lehen beste izen bat zuen kale horrek Coca-Cola lantegia eta herrian duten eskualdeko upategia lotzen ditu. Behinola, kale horretan zeudela, hau bota omen zuen herritar batek lagunartean: “Aizue! Konturatu zarete ezkerrean Coca Cola dugula eta eskuinean eskualdeko bodega? Nahasten baditugu, kalimotxoa dugu!”. Bolo-bolo zabaldu zen herrian ateraldia, eta herritar baten burutazio umoretsua izan zena udal ebazpen bihurtu da duela gutxi. Hala, alkateak bi lantegiei kalearen izena aldatzea proposatu zienean, pozik hartu zuten ekimena. Zein izango ote da hurrengoa? Eta non? Pitilingorri kalea, agian?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.