Drone handi baten itxura du Txinako Xpeng konpainiak jendaurrean erakutsi duen auto hegalari elektrikoak. Probako lehen hegaldi publikoa joan den hilean egin zuten, Dubain, 150 gonbidaturen aurrean. X2 izeneko modeloak bi lagunentzako lekua dauka kabina itxian, eta giza kontrolik gabe egin dezake hegan, sistema adimendun bati esker. Autoa 497 cm luze, 478 cm zabal eta 136 cm garai da, eta helizeak 1,83 metroko diametroa du. Egitura karbono zuntzez egindakoa denez, 560 kg-ko pisua baino ez du, eta beste 200 kg garraia ditzake (bidaiariak eta haien bagajea, adibidez). Aurreikuspenen arabera, 130 km/h-ko abiaduran bidaiatu ahal izango du, eta 35 minutu inguruko autonomia edukiko du 1.000 metroko altueran. Horrez gain, 600 km egin ahal izango ditu errepidean. Beharbada, iritsi zaigu aireko trafiko arauak pentsatzen eta idazten hasteko garaia...


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.