Jakin badakigu dinosauro askok hainbat eginkizunetarako baliatzen zituztela beren atzapar izugarriak: harrapakinak ehizatu, kideengandik defendatu... Halere, Bristolgo Unibertsitateko eta Pekingo Unibertsitateko Ornodunen Paleontologia eta Paleoantropologia Institutuko ikertzaile talde batek frogatu du therizinosauro erraldoiek emeak erakartzeko eta lehiakideak uxatzeko ere erabiltzen zituztela (igitai formako hiru atzaparretako bakoitzak ia metro bateko luzera zuen). Therizinosaurus ezagutu genuen, Jurassic World filmean, oreinak erasotzen eta Giganotosaurus harrapari erraldoia akabatzen, baina hori ez da oso gertagarria, "atzapar luze eta estu horiek ahulegiak zirelako borrokarako”, Chun-Chi Liao doktorearen arabera. Hortaz, ondorioztatu dute Lur planetako animalia batek inoiz eduki dituen atzaparrik handienek sexu erakustaldirako balio zutela. Hipotesi horren arabera, Therizinosaurus helduak atzaparrak oso gogor astin zitzakeen lehiakide bat beldurtzeko edo emeak erakartzeko, indioilar errealek buztana zabaltzen duten bezala.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.