Armiarma gehienak izaki bakartiak badira ere, Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batek dio espezie batzuk lagunartekoagoak bihurtzen ari direla: zenbait armiarma ‘sozializatzen’ hasi dira, hots, elkartzen eta leku berean jaten edo janaria partekatzen. Ikerketak aztertu du nola aldatu diren, genetikoki haien artean inolako loturarik izan gabe, beren espezieko beste kide batzuekin bizitzeko joera duten araknido espezieak. Australiako Unibertsitate Nazionaleko Biologiako Ikerketa Eskolako irakasle Alexander Mikheyev-ek azaldu duenez, "animalia sozialak izateko baldintzetako bat garun handiagoa izatea da". Haatik, armiarmek ez dute gurea bezalako burmuinik, eta beren ehun neurala zabal-zabal banatzen dute gorputz osoan zehar. Bada, aztertutako 22 armiarma espezieren genometan ikusi dute haien ehun neurala asko hazi dela eta lagunarteko armiarmek espezie bakartiek baino nerbio sistema garatuagoa dutela. Gainera, ikerlariek uste dute informazio trukaketak araknido horien bilakaera susta lezakeela eta, pixkanaka, izaki inteligenteagoak bihur litezkeela.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.