Italiako Turismo Ministerioak 9 milioi euro gastatu ditu atzerriko turistak erakartzeko publizitate kanpaina berrian. Open to Meraviglia izenekoa, protagonista berezia du: Botticelliren Venus. Bertsio modernoan eta marrazki bizidun bihurtuta, Venus minigona edota prakak jantzita agertzen da, belaontzi batean selfiea egiten, bizikletaz Erroman zehar edota pizza zati bat jaten Italiako paisaia idilikoan. Hau da, influencerra balitz bezala. Ekimenak kritika eta polemika ugari eragin ditu, batez ere artearen munduan, 1485 eta 1486 bitartean margotutako Italiako Quattrocentoko obra gailenetako bateko protagonista hutsaltzeagatik. Izan ere, Venus Florentziako Uffizi Galerian dagoen Venusen jaiotza (Nascita di Venere) margotik atera eta Italiako leku turistiko eta ezagunetan kokatu dute, XXI. mendeko emakume gazte baten itxura emanda.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.