Azken urteetako joerak ez du etenik: munduko dirudunenak are dirudunagoak dira urtetik urtera. Hala jaso du Oxfam elkarteak urtero muturreko desberdinkeriari buruz egiten duen txostenean. Datuak argigarriak dira: 2024an, bi bilioi handitu zen mila milioidunen ondarea, 2023an baino hiru aldiz gehiago. Mila milioidunen kopurua ere hazi egin zen iaz: urtearen amaieran, munduan 2.769 mila milioidun zeuden, aurreko urtean baino 204 gehiago. Haien dirutzen jatorria ere aipatu dute txostenean, eta dena ez da lan eginez, preseski, irabazitakoa. Txostenaren arabera, mila milioidunen ondasunaren % 60 oinordetzan jasotakoa da, klientelismoari esker eskuratua edo monopolioei lotua. Oxfamek dioenez, ultra-aberatsen hazkundea oztopo da munduko muturreko desberdinkeria murrizteko. Desberdinkeria horrek, gainera, oligarkia globaleranzko mugimendua sortu duela nabarmendu du. Horren guztiaren aurka egiteko neurriak ere proposatu ditu, aberatsei zergak handitzea eta muturreko pobrezia gutxitzea, besteak beste.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.