Urtarrilaren 28an hasi zen, Izarran eginiko saioan, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Izarran hasitako bidea martxoaren 16an amaituko da, Gasteizko Principal Antzokian jokatuko den finalean. Guztira, 18 bertsolarik hartuko dute parte, eta 6 iritsiko dira finalera. Aurretik, lau saio jokatuko dituzte: bi final-laurden (Oionen eta Laudion) eta bi finalerdi (Aramaion eta Dulantzin). Aurten, gainera, urteurren biribila ospatuko du txapelketak. Izan ere, duela 40 urte antolatu zen lehen Arabako Bertsolari Txapelketa. Saioetara bertaratzeaz gain, aurtengoak emango duena ikusteko hainbat modu izango dira: Arabako Bertsozale Elkartearen webgunea (www.bertsozale.eus/araba), www.bertsoa.eus bertsolaritza ataria, sare sozialak...


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.