Herbehereetako aditu talde batek oso serio hartu du janari lasterrak gure osasunean dituen ondorioen arazoa. Hala, hanburgesen eta antzekoen publizitatea debekatzeko eta haien prezioak igotzeko eskatu du. Izan ere, adituen esanetan, obesitatea, diabetesa edota gaixotasun kardiobaskularrak elikadura txarrarekin lotuta daude, eta kontsumitzaileak horrelakoak jaten umetan hastea eragotzi egin beharko litzateke. Hori dela eta, haien proposamena da janari lasterra saltzen duten jatetxeek beren eskaintza menu osasungarriagoekin osatzea. Are gehiago, industriak jokabidea aldatzen ez badu, haurrei eta gaztetxoei janari lasterra saltzea debekatzea iradoki dute, janari mota hori kontsumitzeko gutxieneko adina ezarrita. Halere, oraingoz ez dute zehaztu zein izango litzatekeen gutxieneko adin hori. Tabakoaren eta alkoholaren pare jarriko ote dituzte pizzak eta hanburgesak?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.