AEBetako presidente Donald Trumpek Alcatrazeko espetxea berriz ireki nahi du, bertan “AEBetako gaizkile krudelenak eta bortitzenak edukitzeko”. Herrialde horretako espetxerik ezagunena da Alcatraz. San Frantziskoko badiaren erdian bi kilometro koadroko uharte batean eraikia, 1934tik 1963ra egon zen zabalik. The Rock izenez ere ezaguna, gaizkile oso famatuak eduki zituzten bertan, eta film askoren inspirazio iturri izan da. Egun, turismo gune ezaguna da, baina Trumpek esan duenez, Alcatrazeko azpiegiturak berreraiki egingo dituzte. Nolanahi ere, inork gutxik jo du seriotzat iragarpena. Are gehiago, Trumpen ahoberokeriatzat hartu dute askok, edo, besterik gabe, ergelkeriatzat. Alabaina, arrazoi maltzurragoak egon daitezke horren atzean. Izan ere, hainbat preso atzerriko kartzelatara bidaltzen hasi da Trumpen gobernua, eta iragarpena polemika horiek estaltzeko modua izan daiteke. Alcatrazi buruz gehiago jakin nahi baduzue, begiratu apirileko AIZU!n, hain zuzen horri buruzko erreportajea argitaratu baikenuen bertan.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.