Parisko egiturarik altuena are altuagoa da martxotik. Izan ere, Eiffel dorrea apur bat luzatu da. Zehazki, 330 metroko garaiera du orain, irrati antena berria ipini diotelako. Helikoptero batekin ipini behar izan diote, eta, horrela, sei metro gehiago irabazi ditu Parisko eta Frantziako ikur nagusi eta ezagunenak. Dena den, hau ez da dorrea hazi den lehen aldia. Bi urteko eraikuntza lanen ostean, 1889. urtean Parisko Erakusketa Unibertsalerako zabaldu zutenean, 312 metroko altuera zuen Alexander Gustav-Eiffelek eraikitako dorreak. Ondoren, urteak aurrera joan ahala, antenak erantsi zitzaizkion, eta pixkanaka orain arteko altuera hartu zuen: 324 metro. Orain jarri dioten antenarekin, esan bezala, 330 metrora ailegatu da garai batean munduko egiturarik garaiena izan zena.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.