Geochemistry, Geophysics, Geosystems aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera, ikertzaileek ondorio kezkagarriak atera dituzte Antartikako glaziarren azpiko sumendiak aztertu ostean. Tenperaturaren igoera globalak izotz geruzaren azpian dauden kamera magmatikoei nola eragiten dien ikertu dute, 100 sumendi baino gehiago baitaude urpean. Milaka urtez egon dira erdi lo, baina glaziarrak desagertu ahala leiaren pisuaren presioa txikiagotu egiten da, eta horrek azpiko indar bolkanikoak aska ditzake. Ikertzaileek uste dute lei azpiko sumendiek jasaten duten presioa murrizteak erupzioen maiztasuna eta indarra areagotu ahal dituela. Gaur egun, izotz azpiko erupzio gehienek ez dute gainazala apurtzen, izotz geruza lodia delako oraindik, baina magmaren berotasunak leia azpitik ere urtu ahal du. Ondorioz, sumendia lehertuz gero, goiko geruzak ahuldu eta glaziarrak errazago kolapsatuko lirateke. Eta, ikertzaileen arabera, horrek aldaketa esanguratsuak eragingo lituzke klima sistema globalean.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.