Urdaibain (Bizkaia) Guggenheim Museoa eraikitzeko proiektua geldiarazteko asmoz, sinadura bilketa abiatu dute SEO-Birdlife erakundeak eta Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak. Zehazki, Solomon R. Guggenheim Foundation-i “Urdaibaiko biosfera erreserba suntsitzeari uko egin diezaiola” eskatzen diote. Bildutako sinadurak fundazio horren egoitzara bidaliko dituzte, New Yorkera. Nazioarteko bilketa denez, Euskal Herritik kanpoko sinadurak ere jasoko dituzte. Guztira, 1.300.000 bildu nahi dituzte, hau da, Bilboko Guggenheimek urtero jasotzen duen bisitari kopuru bera. Kanpainaren bultzatzaileek azaldu dutenez, museo proiektuak arriskuan jarriko du Urdaibaiko biosfera erreserbaren etorkizuna. Gainera, “ez du loturarik erreserbaren kontserbazio helburuekin, ezta helburu sozial eta ekonomikoekin ere, eta horiei nabarmen eta atzerabueltarik gabe eragingo lieke”. Horrez gain, inposatutako proiektua dela azpimarratu dute. Sinatu nahi duenak webgune honetan egin dezake: https://seoactua.org.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.