Euskara, elkartasuna, bizipoza eta auzolana. Bizipoza elkartearen oinarri horiek guztiek lekua izango dute Bizipozaren Jaian, apirilaren 27an, Hernanin. Euskal Herri osoko 38 elkartek osatzen dute Bizipoza elkartea. Denek ere izaera bereziko gaiak lantzen dituzte, eta haur eta familiek osatzen dituzte. Hain zuzen, “denona eta denontzat” izan beharko lukeen gizarte inklusiboa eraikitzea da Bizipozaren helburua, euskaratik eta euskaraz. Bada, jaia helburu horien guztien bilgune izango da. Egun osoan, herriko hainbat eremu hartuko ditu. Egitaraua guztiz zehaztua ez badute ere, “potoloa” izango da, antolatzaileen hitzetan. Esaterako, hainbat gune izango dira: elkarteena, ikuskizunena, tailerrena... Ikuskizunei dagokienez, Ttarla dantza taldeko kideak, Porrotx eta Marimotots, Hernaniko Herburu erraldoi eta buruhandien konpartsa... izango dira, besteak beste. Parte hartzera ez ezik, laguntzera ere hurbil daiteke hala nahi duena. Izan ere, boluntarioak behar dituzte. Interesa duenak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean lor dezake informazioa.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.