2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko da. Zalaparta handiz iragarri dizkigute lehen hiru etapak: uztailaren 1ean, Bilbon hasi eta amaitu; 2an, Gasteiztik Donostiara; 3an, Zornotzatik abiatu eta Lapurdira Irundik igaroko da, non amaituko den argitu ez duten arren. Txirrindularitza probarik ezagunena euskal lurretan ibiltzea ederra eta gozagarria izango da, batez ere zaleentzat, eta asko dira, dudarik ez. Gustura gerturatuko gara bide bazterrera. Bertako parajeak mundu zabalean ikusteko ere abagunea izan daiteke, ziurrenik. Izan ere, kiroletik harago, Tourra ikuskizuna da. Halere, ez da merkea izango, EAEko erakundeek gutxienez 12 milioi euro ordainduko baitituzte Tourra bertan izateagatik. Dirutza hobeto erabil zitekeela esatea erraza da, ados, are gehiago beste arlo askotan beharra dagoenean. Horrez gain, txirrindularitzari dagokionez, ez da ahaztu behar Tourrak ibiliko dituen errepide berak zeharkatzen zituzten hainbat lasterketa desagertuak edo kinka larrian daudela azken urteotan. Bateko loria, besteko flakia. Bi gurpilen gainean ere, klaseak eta klaseak daude, antza.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.