Oihu horiek entzungo dira Baionan apirilaren 22ko manifestazioan. Euskal Konfederazioak mobilizaziora deitu zuen iragan martxoaren 9an, eta, handik 10 egunera, Frantziako Hezkuntza ministroak iragarri zuen, nola eta sare sozialen bidez, brebeta osorik euskaraz egin ahalko dela. Ez da, ez, 10 egunean lortu, ezta bete-betean ere, oraindik unibertsitaterako sarbidea ematen duen baxoa euskaraz egiteko eskubidea falta delako. Dena den, euskalgintzak salatutakoaren arabera, azterketena ez da arazo bakarra, Hizkuntza Politika Publikoa bere osotasunean delako trabaturik: “2017an, euskalgintzak eta Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak Euskararen Erakunde Publikoaren aitzinkontua berehala bikoiztea adostu zuten. Zazpi urte geroago, EEPren aurrekontua ez da bikoiztu. Anartean, eskaera sozial gero eta handiagoari erantzuteko, euskararen aldeko elkarteak garatu dira, baina dirulaguntza publikoak ez dira kasik emendatu”. Mobilizazioak ez dira alferrik, argi erakutsi du hori brebeta euskaraz egin ahal izateak. Bil gaitezen, hortaz, Baionara, Azterketak euskaraz! Euskarari trabarik ez! lelopean.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.