Arratsaldeko zazpiak dira gizakiontzat eguneko ordurik zoriontsuena. Ordu horren inguruan izaten ditugu eguneko unerik atseginenak. Batez ere, ordurako lanetik kanpo egon ohi garelako eta, beraz, bestelako jardun atsegingarriagoetan aritzen garelako: lagunekin edo familiarekin egon; etxerako bidean; atseden hartzen; kozinatzen... The Journal of Personality agerkariak aztertu du gaia. Modu birtualean, 20 herrialdetako 5.447 lagunen iritziak jaso dituzte, une atsegin eta desatseginei buruz galdetu ostean. Gehientsuenek erantzun zutenez, arratsaldeko zazpiak inguruan izaten dituzte eguneko unerik gozoenak. Dena dela, gauerdia ere ordu laketgarria dela erakutsi du azterketak. Antza, sentipen ezkorrak nabarmen gutxitzen dira ordu horretan, hala nola angustia, beldurra, sumina, kulpa edota samina. Oro har, lanak zerikusia du gure zoriontasunean: goizean goiz, jendeak aldarte ona izan ohi dugu, baina denborak aurrera egin ahala murriztu egiten zaigu; hau da, gehienok lanean gabiltzan bitartean. Lana ez da ona izango... edo nagusi eta lankide nazkanteak?

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.