Jakina denez, Frantziako Tourraren 110. edizioa Euskal Herritik abiatuko da, Bilbotik, hain zuzen ere, uztailaren 1ean. Ondoren, lehen hiru etapetan, txirrindulariek euskal lurrak zeharkatuko dituzte. Tourra euskal lurretatik pasatzean ikurrinak kalera ateratzeko dei berezia egin dute irteeraren erakunde antolatzaileek: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiek... Gainera, hasiera iritsi arte, ekitaldi ugari antolatuko dituzte. Hasteko, martxoaren 23an, atzerako kontaketa hasiko da: Tourra abiatzeko falta diren azken 100 egunak zenbatzeko erloju handi bat jarriko dute Bilbon. Uztailera bitartean, zikloturismo probak egingo dira; tartean, L’Étape Bilbao By Tour de France, Tourreko lehen etaparen erreplika, ekainaren 11n. Era berean, familientzako bizikleta jaiak egingo dituzte Donostian (maiatzaren 7an), Gasteizen (ekainaren 4an) eta Bilbon (ekainaren 25ean). Irteeraren atarian, ekainaren 29an, Fan Park gunea irekiko dute Bilboko Areatzan. Ekitaldi guztien berri webgune honetan jaso daiteke: https://letour.euskadi.eus/hasiera/.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.