Bai, badakigu orain ekainekoa duzuela esku artean eta honi ere dagokion denbora eskaini behar zaiola. Nola ez, gozatu ekaineko edukiekin! Baina laster iritsiko da uda. Eta, udarekin batera, AIZU!ren udako zenbakia. Eta, AIZU!ren udako zenbakiarekin batera, udako planik onena! Zergatik? Zenbaki berezia prestatuko dugulako, udarako egun sargoriei atarramentu hobea ateratzeko modukoa. Izan ere, aldizkaria inoiz baino erabilgarriagoa eta jostagarriagoa izango da, ohi baino askoz ariketa eta denbora-pasa gehiago edukiko dituelako. Udako ohiko erreportajeen ordez, Ez da hain fazila atalean orrialde gehiago topatuko dituzue: 24. Hitz gezidunak, hitz gurutzatuak, letra zopak, logika jokoa... zaudeten lekuan zaudetela, ikasturtean ikasitakoa lantzen jarraitzeko ariketa mordoa, udako patxadan egiteko, lasai asko. Zer, letaginak zorroztu al dizkizuegu? Lasai, bada, udan iritsiko zaizue eta etxera. Bitartean, segi ekaineko AIZU!rekin!