Martxoaren 3an egingo da Donostiako 34. Lilatoia, Emakumeen* Lasterketa Herrikoia. Nahi duen orori leku egiteko, maila eta mota askotako aukerak eskainiko ditu: banaka, taldeka, handbike modalitatean... Guztira, 5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Emakume talde batek sortu zuen Lilatoia, 1990ean, emakumeek kirola egiteko eskubidea dutela aldarrikatzeko eta horretarako aukera eskaintzeko. Oztopo eta kontrako jarrera ugariri aurre eginda, urteotan bidea egin du eta asko hazi da. Lehen urtean, 160 korrikalari bildu ziren; iaz, berriz, 6.007 parte hartzaile. Zenbakiek ekimenaren arrakasta erakusten dute, betiere Lilatoiaren helburu argia estali gabe: kirolaren bidez emakumeak* ahalduntzea, haien osasuna, gizarteratzea eta talde lana sustatuz. Berez, izena emateko epea otsailean amaitu zen; beraz, dortsala lortu ez dutenek korrikalariak animatzea izango dute parte hartzeko aukera bakarra. Ez dadila animorik galdu!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.