HitzEkin ibili gaitu 22. Korrikak, eta HitzEkitera bultzatu gaitu. 3. Euskaraldiak ere, azaroan egingo denak, Hitzez ekiteko garaia dela gogoraraziko digu. Bateko zein besteko arduradunek urte hasieran gogora ekarri zigutenez, 2022. urtea hitzaren eta ekintzaren urtea izango da. Hitzak eta Ekintzak, biek dute garrantzia euskararen normalizazioan aurrera egiteko. Pandemiak etena ekarri zuen, bai euskararen aldeko ekimenetan bai euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta sendotzeko urratsetan. Bi urteko etenaldiaren ostean, gizarteak euskararen aldeko bultzada eta indarra azaldu ditu Korrikan. Energia horrek guztiak bidea egin behar du. Euskaraldian, esaterako, gure hizkuntz ohiturak zainduz eta aldatuz. Hala, Korrikak Euskaraldiari emango dio lekukoa, errepidean bildutako indar eta gogo horri jarraitutasuna eman behar zaiola erakusteko eta nabarmentzeko. Herritarrok eta erakundeok dugulako hitza, eta ekintza ere bai. Nork beretik euskara erdigunean jarrita.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.