Dagoeneko eska daitezke Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak. Agerreko uzta euskarari puzka! lelopean, Nafarroako hegoalde eta erdialdeko (Ager eremuko) ekoizleen produktuak eskainiko ditu berriro, eta, aldi berean, eremu horretan euskara sustraitzeko lanari lagunduko dio. Udazkeneko kanpainan, ohi den moduan, hainbat jakiz osatutako hiru otar eskaintzen ditu Errigorak: beltza (55 euro), berdea (65 euro) eta gorria (75 euro), orain arteko saski zuria ordezkatuko duena. Zein elikagaiz osatu den bakoitza Errigoraren webgunean (errigora.eus) ikus daiteke. Gainera, 5 euro gehiago ordainduta, Agertuz karta jokoa ere banatuko da saskiarekin batera. Otarren balioaren % 25 Ager eremuko euskalgintzara bideratuko da, besteak beste AEKren euskaltegietara. Eskariak egiteko epea azaroaren 14an amaituko da, eta Errigoraren webgunean zein haren eskuorrietako inprimakiak betez eta herrietako arduradunei emanez egin daitezke.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.