Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak Gipuzkoa arigune egitasmoa abiarazi dute, herrialdean euskararen ulermena orokortzeko eta hiztunak euskaraz aritzearen aldeko kultura eta adostasun soziala nagusitzeko helburuz; “Edonork, edonorekin eta edonoiz” euskaraz eroso egingo duen eszenatoki bat lortzeko asmoz sortu dute. Lau oinarri izango ditu egitasmoak: ikuspegi komunitarioa, antolaketa kolektiboa, adostasun zabalak eta metodologia berritzaileak. 2020ko Euskaraldian erabili zen arigune kontzeptua lehen aldiz, “euskaraz eroso egiteko gunea”. Kontzeptu hari lotuta dator egitasmoa. Gipuzkoa epe ertain-luzera arigune bilakatzeko aukerak aztertuta prestatu eta abiarazi dute. Izan ere, datuen arabera, 2050ean 50 urtetik gorako gipuzkoar gehienak gai izango dira euskara ulertzeko. Oraingoz, Aian, Antzuolan eta Donostiako Añorga auzoan abiatu dute, esperimentazio moduan. “Gauzak ondo bidean, lurralde osora zabaltzeko moduko planteamendu bat garatzea da esperimentazioaren helburua”, egitasmoaren koordinatzaile Mikel Ozaitak azaldu duenez.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.